Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak, Zelai Nikolas Gure Esku Dago plataformaren bozeramaileak eta Mario Zubiaga EHUko irakasleak hartuko dute hitza Orozkoko kiroldegian martxoaren 24an 19:30ean.
Erabakitzeko eskubideari buruz arituko dira, izan ere, herri galdeketa egingo dute maiatzaren 7an horren inguruan.
Orozkoarrek herri galdeketan erantzun behar izango duten galdera hurrengo izango da: “Izan gure dozu Euskal Herri independente bateko herritarra?”.