Koldo Etxebarriak irabazi du Distantzia motzeko Euskadiko Duatloi Txapelketa, 23 urte azpiko kategorian. Sailkapen orokorrean 11. geratu da kirolari orozkoarra.
Oñatin izan zen norgehiagoka, igandean. Parte hartzaileek 10 kilometro egin behar izan zituzten lehenbizi, oinez. 36 kilometro egin zituzten bizikletaz gero eta, amaitzeko, beste 5 korrika. Oinkariak triatloi taldeko kide bezala parte hartu zuen Etxebarriak proban.