Orozkoko mendi publikoetako larreak kudeatzeko ordenantza onartu zen astearteko Udal Osoko Bilkuran.
Ordenantza berriak hainbat aldaketa planteatzen ditu aurreko arautegiarekiko, Josu San Pedro alkateak azaldu duenez. Osasun kontrol gehiago ezarri eta tokiko arrazak sustatzeko neurriak planteatzen ditu, besteak beste.
Erabilera publikoko 3.100 larre hektarea ditu Orozkok, sei menditan banatuta.
Udal-talde guztien adostasuna
Aho batez onartu zen ordenantza, Adie, EAJ eta EH Bilduk alde bozkatu baitzuten. Zigor Gorostiagak “egindako lana” eskertu zien beste bi alderdiei. “Espero dugu ordenantza hau abeltzaintzaren jarduera bermatzeko tresna berezia izatea”, adierazi zuen EH Bilduko ordezkariak. EAJk ere begi onez ikusi zuen arautegia, baina faltan bota zuen “ordenantzaren informe juridikoa”.
Hemen behean irakurri daiteke arautegia osorik: