Hedabidearen funtzionamendua ezagutzeaz gain, kazetariei galderak egin eta egunkaria berritzeko atalak proposatu dituzte. Besteak beste, haurrentzako jolasak, denbora-pasak eta komiki gehiago eskatu dituzte. Izan ere, apirilaren amaieran aurkeztuko den papereko edizio berria prestatzen ari dira Aiaraldea hedabideko kideak.