Asteartean eraman zuten Alaitz Aramendi Roanneko kartzelatik (Frantziatik) Madrilgo Soto del Real espetxera. Isolamenduan dago bertan, epaiketaren zain. Senideek adierazi dute oraindik ez dakitela noiz izango den epaiketa, baina azaldu dute sei hilabeterako estradizioa eskatu duela Espainiako gobernuak. Liher Rodriguezekin batera epaituko dute preso politiko orozkoarra Entzutegi Nazionalean.
Iaz ere aste batzuk igaro zituen Aramendik Madrilen, bi euroagindu zirela medio. 2007an atxilotu eta 2013an epaitu zuten orokozkoarra Frantzian. 18 urteko espetxe zigorra ezarri zioten ETAn militatzeagatik.
Elkartasun argazkia gaur arratsaldean
Presoen aldeko hilabeteko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute gaur Laudion. Elkarretaratzearen ostean talde-argazkia egingo da, Aramendiri bidaltzeko.
