Pertsona nagusiak zaintzen aritzen diren herritarrei bideratutako hiru ikastaro antolatu ditu Orozkoko Udalak.
Maiatzaren 3an izango da lehena, mendeko lagunak mugitzearen inguruan. Maiatzaren 10ean eta 17an izango da bigarrena, dementzia duten pertsonekin komunikatzearen inguruan. “Zaintzailearentzako zainketak” izango dituzte hizpide hirugarren saioan, 24an eta 31an.
Saio guztiak 17:30etatik 19:30etara izango dira, Gazte Txokoan.
Leku kopuru mugatua
Apirilaren 26ra arte egongo da ikastaroetan izena emateko epea. Udal Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan (672 094 429) edo Induman (946 339 945).
Leku kopuru mugatua egongo da, gehien jota 15 pertsonek hartu ahal izango baitute parte. Izena ematen duten guztientzako tokirik ez badago zozketa egingo da.