Larunbatean izan zen Frantziako Rosenauko lasterketa. Bertan parte hartu zuen Ione Basterra orozkoarrak, eta emaitza ona eskuratu zuen, hirugarren sailkatu zen eta.
Sentsazio onekin bukatu zuen ibilbidea kirolariak: "Noizean behin badira egunak zeintzuetan bide onetik zoazela ikustea beharrezko den". Podiuma zapaltzeko aukera ez ezik, iaz lortutako marka 10 segundo gutxitzea lortu zuen.
Poz bikoitza ekarri zuen bueltan, beraz: "Egunero ez da partekatzen egungo txapeldun paraolinpikoekin podiuma".