Asteburu borobila Olgetan pilota eskolakoentzat

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko mai. 9a, 08:22
Naia Ugarriza eta Udane Iturbe, txapelarekin / Olgetan

Naia Ugarriza eta Udane Iturbek irabazi dute Bizkaia Cup 2017 liga gomazko paletan. 

Gomazko paletako bigarren mailako liga irabazi dute Orozkoko Naia Ugarrizak eta Udane Iturbek. Bizkaia Cup 2017 izena du txapelketak, eta larunbatean izan zen finala Zierbenan. 

Bestalde, eskolarteko "mini tenis" txapelketetan parte hartzeko txartela eskuratu zuen Janire, Haizene eta Irantzuren taldeak; baita Goizane, Iraia eta Haizea hirukoteak ere, haiei dagokien kategorian. Uxue Etxebarria eta Uxue Lazkanok ez zuten alde izan zortea, eta finalerdietan bukatu dute lehia. Dena den, entrenatzaileen arabera, oso partida ona jokatu zuten, "finalerdietara heltzea bera garaipen handia izan da".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide