Gorbeiako Parke Naturala erabiltzen duten 1. sektoreko langileak batuko dira bihar Orozkon eta euren produktuak eta abereak egongo dira ikusgai eta salgai.
Horrela, azoka egingo dute eta behiak, zaldiak, ardiak eta ahuntzak eramango dituzte herrigunera 10:00etatik 14:30ak arte.
Gainera, harri-jasotzaileen eta aizkolarien txapelketak jokatuko dituzte 12:00etatik aurrera. Giroa alaitzeko animazioa eta musika egongo dira.