Bi sari irabazi dituzte Orozkoko Gazte Asanbladako kideek Euspot lehiaketan: Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onenarena eta publikoarena.
500 euro jaso dituzte sari bakoitzeko, baina publikoarena beste parte hartzaile batzuekin partekatu behar izan dute, berdinketa egon baita boto kopuruan. 51 lan aurkeztu dira guztira lehiaketan.