Iñaki Luengok elkartasun bidaia egin zuen Malawira. Herrialde afrikarreko Hessed umezurztegian egon zen eta bertako umeen egoera islatu du argazkietan eta ikusgai egongo dira Orozko Museoan ekainaren 9tik 25era arte.
Lana zuri-beltzeko 25 irudik osatzen dute eta baita hainbat testu ere. Bertan azaltzen du artistak nolakoa den haurren egunerokoa eta eskura dituzten azpiegiturak.
Elkartasun helburu
Argazkiak egiteko ez ezik, laguntzea izan da ere Iñaki Luengoren asmoa Malawin. Horretarako, 2016ko udan bidaia egin baino lehen, dirua jaso zuen lagunen eta senideen artean. Umezurztegian egun batzuk igaro ostean, beharrak identifikatu zituen eta dirua horiek asetzeko inbertitu zuen.
2017ko egitasmoa
Argazkilariaren xedea da aurten ere itzultzea, liburutegia egitea eta hornitzea, umeek eskola materiala izan dezaten (koadernoak, testuliburuak, motxilak...).
Horrez gain, argazkigintza erakutsi nahi die haurrei, erretratuak egin eta horiekin umezurztegia museoa bilakatu, irudiak hormetan eskegita.
Edonork lagundu nahi izanez gero, harremanetan jar daiteke Iñakirekin.