Iñaki Luengok elkartasun erakusketa berria inauguratuko du

Aitor Aspuru Saez 2017ko mai. 25a, 07:16
Malawiko umezurztegiko haurrekin. / Iñaki Luengo

Argazkilari bilbotarrak bigarren aldiz jarriko du erakusketa Orozko Museoan. Zehazki, Malawiko umezurztegiari buruzkoa izango da.

Iñaki Luengok elkartasun bidaia egin zuen Malawira. Herrialde afrikarreko Hessed umezurztegian egon zen eta bertako umeen egoera islatu du argazkietan eta ikusgai egongo dira Orozko Museoan ekainaren 9tik 25era arte.

Lana zuri-beltzeko 25 irudik osatzen dute eta baita hainbat testu ere. Bertan azaltzen du artistak nolakoa den haurren egunerokoa eta eskura dituzten azpiegiturak.

Elkartasun helburu
Argazkiak egiteko ez ezik, laguntzea izan da ere Iñaki Luengoren asmoa Malawin. Horretarako, 2016ko udan bidaia egin baino lehen, dirua jaso zuen lagunen eta senideen artean. Umezurztegian egun batzuk igaro ostean, beharrak identifikatu zituen eta dirua horiek asetzeko inbertitu zuen.

 

2017ko egitasmoa

Argazkilariaren xedea da aurten ere itzultzea, liburutegia egitea eta hornitzea, umeek eskola materiala izan dezaten (koadernoak, testuliburuak, motxilak...).

Horrez gain, argazkigintza erakutsi nahi die haurrei, erretratuak egin eta horiekin umezurztegia museoa bilakatu, irudiak hormetan eskegita.

Edonork lagundu nahi izanez gero, harremanetan jar daiteke Iñakirekin.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide