Bigarren geratu da Ione Basterra txirrindularitza egokituko Espainiako txapelketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko mai. 29a, 12:42
Euskadiko selekzioarekin aritu da orozkoarra. / I.B

Ione Basterra orozkoarra da Espainiako Txirrindularitza Egokituko txapelketako txapeldunordea. Euskadiko selekzioarekin aritu da.

Asteburuan Malagan izan da Ione Basterra lehiatzen. Txirrindularitza egokituan aritzen da orozkoarra, eta Espainiako txapelketa jokatu zuen larunbatean eta igandean. Aurreneko proba -erlojupekoa- Cartaman izan zen, eta bigarrena -ibilbide proba- Alhaurin de la Torren (Malaga). "Nahiz eta larunbateko eta igandeko emaitzak onak izan, erlojupeko proba gaizki egin nuen, nerbioz josita nengoen eta", adierazi du. Igandean, ordea, oso sentsazio onekin osatu zuen bidea.

Erlojupeko probak 11,6 kilometroko luzeera izan zuen: "16:30ean hasi genuen eta beroa zein urduritasunagatik ez zen oso ondo atera, baina azkenean nahiko ondo egin nuen". Igandeko erronka (22 km) 9:30ean abiatu zuen, "askoz lasaiago nengoen eta prestatu bezala atera zen". Horregatik oso pozik itzuli da aiaraldearra beratik.
 
Basterraren esanetan duen guztia ematea da beti bere helburua: "Pixkanaka geroz eta gorago joatea. Denbora markak ikusita bide onetik noala ikusten dut".
 
Kirol egutegiaz gal detuta, Laudioko Josito Memoriala izango du hurrengo erronka: "Orain geldialdia egingo dut magisteritzako oposaketen azken txanpa prestatzeko, baina entrenatzen jarraituko dut". Irailean izango ditu azken txapelketak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide