Begiraleak kontratatuko ditu Orozkoko Udalak herrian egingo diren udalekuetan lan egin dezaten. Gaurtik ekainaren 9ra izango dute epea interesdunek curriculuma udaletxean aurkezteko. Udaletik adierazi dute curriculumean egiaztatuta egon beharko direla “formazioa eta lan esperientzia”. Euskara teknikariak euskaraz hitz egiteko froga bat egingo die interesdunei, baina iaz egin zutenek ez dute berriz egin beharko.
Hauek dira curriculumak baloratzeko erabiliko diren irizpideak:
FORMAZIOA
Begirale titulua: 4 PUNTU
Giza eremuarekin harremana duen diplomatura edo lizentziatura (Magisteritza, Giza-hezitzailea, Psikologia edo Pedagogia…): 3 puntu.
Umeekin harremana dauzkan eta lanarekin harremana dituzten edozein formazio osagarria:
*100 orduko edo gehiagoko formazioagatik: 1 puntu.
*Beste edozein formazio osagarria: 0,25 puntu
ESPARRU BERDINEAN EDO UMEEKIN LANEAN ESPERIENTZIA
*20 orduetara arte: Puntu 1
*20 orduetatik 40 orduetara: 2 puntu
*40 orduetatik 60 orduetara: 3 puntu
*60 ordu baino gehiago: 4 puntu