Bizkaia eta Araba arteko lurralde komunaletan bazka hartzen duen zezen batean agertu da gaixotasuna eta, ikusita kasu gehiago jazo direla Laudion eta Zuian, zezenen abeltzaintza estentsiboa debekatu dute.
Horrek eragina izango du ugalketa ereduan eta behiak susaldu beharko dituzte eremu pribatuetan.
Birusa
Tricomona birusa da eta sexu harremanen bitartez zabaltzen da. Arazoak sortzen dizkie behiei erditzean, eta kumeak galtzeko aukerak ugaritzen dira. Horrek populazioaren beherakada eragiten du.
Orozkoko zein inguruko hainbat udalek protokoloa eskatu diote Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiei.