Sukaldaritza tailer praktikoa eskainiko dute ekainaren 28an Orozkoko Artiñano Etxea landetxean. 19:00etan hasiko da ikastaroa, eta bi ordu iraungo du. Sukaldaritza “% 100 begetala” sustatzea izango da ekimenaren helburua. Proteina begetalak nola kuzinatu irakatsiko dute.
Andrea Velasco Fernandezek eta Marta Marimonek dinamizatuko dute saioa. “Gustu” jatetxe beganoko kideak dira biak.
Tailerraren prezioa 25 eurokoa izango da. Parte hartzaileek errezeten dossierra eta dastaketa jasoko dituzte.