Kontu Publikoen Euskal Epaitegiak adierazi zuen duela 3 urte Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen kudeaketan irregulartasunak jaso zirela, eta horren ondorioz, salaketa jarri zuen Orozkoko Udalak.
Orain Estatuko Kontuen Epaitegiak jakinarazi du Jose Antonio Olaguenagak ez zuela prebarikaziorik egin 51.000 euro dieten bitartez kobratzeagatik. Izan ere, sozietateak arautu zuen 1994an presidenteak soldata kobratzeko aukera.
Horrez gain, Bilboko Epaitegiko 5. Aretoko epaileek erabaki dute Olaguenagak (EAJ), Joseba Estiballesek (EAJ) eta Pedro Goirik (EH Bildu) ez zutela legearen kontrako jarduerarik egin Zubiaur Eraikuntzaken kudeaketaren lehiaketa publikoa bertan behera uzteagatik.
EAJ pozik
Eusko Alderdi Jeltzalea epaiarekin pozik dagoela adierazi du. Aldi berean, salatu du kriminalizatzeko saiakera egin dela eta ardurak eskatuko dituela.
Josu San Pedro ez dago ados
Egungo Orozkoko alkateak, ordea, ez du egiten bat epaiarekin. Bere ustetan, Juan Antonio Olaguenagak soldata zuen herriko alkatea izateagatik eta, horrez gain, Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen aldetik ere jaso zuen dirua.
Gainera, nabarmendu du urte horietako kudeaketak 5 milioi euroko zorra utzi duela udalean.
EH Bilduren galdera
Ekaineko udalbatzan EH Bilduko bozeramaileak galdetu zuen nork ordainduko dituen salaketek eragindako gastuak. Koalizioaren ustez, Zubiaur Eraikuntzak egin beharko luke.