Ekainaren 28an eta 29an epaituko dute Entzutegi Nazionalean Alaitz Aramendi preso orozkoarra, zenbait ekintza armatu egitea egotzita.
Eskualdetik ekainaren 28an abiatuko da autobusa epaiketara bertaratzeko. Autobuseko zerrendan izena emateko Bazter tabernara (Laudio), Txokogorrira (Amurrio), Mugaldera (Urduña), Aretako Kultura Etxera edo Orozkoko Jentilzulora jo daiteke.
Alaitz Aramendi isolamenduan
Bestalde, ekimenaren antolatzaileek salatu dute presoa isolamenduan jarraitzen duela Estremerako espetxean.