Orozko I. Eskupilota Txapelketa Herrikoia antolatu du Gazte Asanbladak. Ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan jokatuko dira partiduak, plazako frontoian. Hiru baldintza bete beharko dituzte parte hartzaileek: 16 urte baino gehiago izatea, bikotekideetako bat gutxienez orozkoarra izatea eta bikotean federatu bakarra egotea.
Gaur da izena emateko azken eguna. Arrugaeta, Itxina eta Eneko tabernetan inskribatu daiteke, 15 euroren truke.