Pertsona bat zauritu da gaur eguerdian Orozkon jazotako trafiko istripuan. 14:05ak aldera gertatu da ezbeharra AP-68 errepidean auto bat irauli egin denean. Txagorritxuko ospitalera eraman dute zauritutako pertsona.
Bilboko noranzko bi errailak moztuta daude, autoak bidea oztopatzen baitu. Ertzaintza ari da trafikoa bideratzen.