Bihar (larunbata) eta etzi (igandea) ospatuko dira Orozkoko Zaloa auzoko jaiak. Bihar egingo dira ekintza gehienak. Umeentzako puzgarriak eta paella txapelketa egongo dira goizean. Gau partean, aldiz, “hazi berrien plaza” bilakatuko da auzoa, Orozkoko bi musika talde hasiberri arituko baitira oholtza gainean.
Triki Banden txanda izango da lehenbizi. Orozkoko trikitilari gazteek osatzen dute talde hori. Hilean bariku batek joko du gero, Jentilzulo kulturgunean hilabetero egiten diren musika entseguetan sortutako proiektu musikalak. Bertsioak jotzen dituzte gehienbat, baina badute abesti propioren bat ere. Zaloa izango da euren “world tour”aren lehen geltokia, herriko beste hainbat auzoetako jaiak girotuko baitituzte udan.
Uztailak 1, larunbata
12:30 // Jaien hasiera, paella txapelketa, puzgarriak
14:00 // Paella txapelketaren sari banaketa.
1. saria: 50 euro
2. saria: 30 euro
3. saria: 20 euro
17:30 // Umeentzako tailerrak
18:00 // Kalaka jolasak
19:30 // Garagardo dastatzea
20:00 // Merienda afaria
21:00 // “Zaloa 'hazi' berrien plaza”
Triki Band (Erromeria)
Hilean bariku bat
00:30 // Karaokea
Uztailak 2, igandea
12:30 // Meza
13:00 // Bertsolariak
Pintxo dastatzea
Zozketa
Jaien amaiera