Santa Marinako Jaiak ospatuko dira datorren igandean -uztailak 16- Orozkon. Aurten ere Matxintxu emakume taldea izango da festa antolatzeaz arduratuko dena, baina berrikuntza bat egingo dute aurreko edizioekiko: dokumentala finantzatzera bideratuko dute egunean bilduko duten dirua. Anton Lazkano zinemagilek zuzenduko du pelikula, eta Orozko eta Gorbeialdea izango ditu hizpide.
Irailean egingo dute filmaren grabaketaren zati handi bat. San Migelgo garaiko erromeria irudikatuko dute, Jose Arrue margolariaren koadro baten hezur-haragizko bertsioa antzeztuta. Auzokideak animatu dituzte ekimenean parte hartzera.

Arestian aipatutakoa kenduta, ohiko eskema jarraituko dute Santa Marinako jaiek, ondorengo egitarauarekin:
12:30 // Meza eta txorizo eta urdai dastaketa
13:30-15:30 // Bazkaria (paella,pastela eta ogia)
14:30 // Rifa
16:30 // Tute, mus eta briska txapelketak
Jarraian: Parapente erakustaldia Orozkoko Ipar Air klubaren eskutik.