Euskararen normalizazioa Aiaraldean

Orozko UEMAn sartu da, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean

Erabiltzailearen aurpegia
UEMAk euskararen alde lan egiten du./ UEMA.eus

Herriak betetzen du UEMAk zehazten duen baldintza, herriko euskara-indizea %70ekoa izatea, eta Orozkokoa %70,92 da. Udalbatzak aho batez onartu du proposamena. Horri esker hainbat zerbitzu jasoko du udalerriak.

Orozkoko Udalak onartu du UEMAn sartzea, Euskal Herri euskaldun baten alde lan egiten duen mankomunitatean. UEMAk zehazten duen baldintza betetzen duelako izan du sartzeko aukera herriak: herriko euskara-indizea %70ekoa edo
handiagoa izatea.

Gauzak horrela, abenduko Batzar Orokorrean gehituko dute Orozko UEMAren parte diren 81 herri multzora. Hala ere, herriko Euskara Arloa udazkenean hasiko da elkarlanean horrekin.

UEMAko kide izateagatik Orozkok hainbat zerbitzu jasoko du, besteak beste, udal barruan euskara normalizatzeko plana, merkatari eta ostalariei euskara zerbitzua ematea, etorriberrientzako harrera plana, herritarrak sentsibilizatzeko eta ahalduntzeko tailerrak edo hezkuntza proiektua eskolarekin elkarlanean. Horren truke, herriak urteko kuota ordaindu beharko du, hau da, 7.323 euro, biztanleen arabera kalkulatuta.

Nabarmentzekoa da gaur egun ordaintzen diren kontzeptu asko horretan sartuko direla eta aurrerantzean ez direla ordaindu behar. Gainera, diru-laguntzak eskatzeko aukera izango dute Eusko Jaurlaritzan zein Bizkaiko Foru Aldundian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide