Naturlandiako ingurutan egin zuten asteburu osoko kirol topaketa. Larunbatean txirrindularien hitzordua izan zen eta igandean mendi lasterkarien txanda heldu zen.
Izaro Olivares orozkoarrak 14 kilometroko kategorian parte hartzea hautatu zuen eta irabazlea izan zen. Helmuga zeharkatu zuen lehenengoa izan zen eta horretarako 2 ordu eta 25 segundo izan behar zituen. Ibilbideak 980 metroko desnibela zuen.