Berez, aurtengo San Antolin jaietako pregoilari hautatu dituzte artistak; eta Sabina de la Cruz Blas de Oteroren
alargunak irakurriko du jaien hasierako pregoia euren izenean egun berean 19:00etan, udaletxeko balkoian.
Sortzaile biek izan zuten harreman estua herriarekin. Blas de Otero Bilbon jaio arren, bere ama eta amona Orozkokoak ziren, Santa Marinakoak, alegia, eta denboraldi luzea eman zuen bertan. Olerkariaren lanetan behin baino gehiagotan agertzen da herria.
Bestalde, Jose Arrue margolariak, Segunda Mendizábal Rotaecherekin ezkondu ostean aldatu zuen bizilekua Bilbotik Orozkoraa, 1910ean. Orozkon inspirazioa topatu zuen Arruek eta hainbat lanetan islatu zituen herriko ohiturak (erromeriak, besteak beste). Athletic Clubek ere erabili zuen Orozkon oinarritutako Arrueren margolan bat 2016-2017 denboraldiko argazki ofizialean.