Larunbatean izango dira garrafa eta marmitako txapelketak

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko abu. 30a, 07:08

Larunbatean izango da garrafa lehiaketa / Aiaraldea

Larunbatean izango dira Orozkoko lehiaketa gastronomikoak: 10:00etan marmitakoarena eta 11:00etan garrafarena.

Sukaldaritzak toki eta ekintza bereziak izango ditu Orozkoko jaietan. Larunbatean, egingo dute hala marmitako txapelketa nola garrafa lehiaketa. 10:00etan bertaratu beharko dira eskolako patio estalira marmitakoa prestatzeko asmoa dutenak.

Garrafak egiteko hitzordua, aldiz, 11.00etan izango da; Zubiaur plazan. 13:00etan banatuko dituzte Orozkon hain estimatua den edariaren sariak; eta 14:15ean marmitakoarenak.

Ordura arte, baina, bestelako ekitaldiak ere egongo dira. 11:30ean, esaterako, pilota partidak eskainiko ditu Olgetan elkarteak. 12:00etan, berriz, zekorrak aterako dituzte plazara. Euskal dantzen zaleek, ordea, 12:30ean izango dute hitzordua, San Roke musika bandarekin Ubixeta taldearen ikuskizuna jasoko baitu Zubiaur plazak. 

Iluntzean mariatxiek girotuko dute frontoi gunea, "Los txamukos" musika taldeak, hain zuzen. Irrintziak entzuteko parada ere edukiko du hurbiltzen den orok, 23:00etan txapelketa egongo baita. Gauean, kontzertuak izango dira nagusi: Lagrimas de sangre taldeak joko du Gorbeia kalean, eta Diskodantzak Zubiaur plazan. 

Zapatu morea

Bestalde, Matxintxuk, Supelaurrek eta Kolometak deituta, "zapatu morea" egingo dute txosnagunean. 19:00etan Mamimiki batukadak abiatuko du ekimena, eta Kancaneo taldearen "Pa ti pa mi " antzezlanak emango dio segida. 21:30ean ekitaldi feminista deitu dute, eta gauean "Mafalda" eta Aneguria musika taldeak taularatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide