Eraso sexistak salatzeko taberna eta txosnetan “Ligoteo sanoa? BAI” esaldia goiburu duten 900 edalontzi eta 500 txapa banatuko dituzte.
Elkarbizitza sustatzeko, aldiz, herriko kaleetatik jarriko den musikarekin batera, aurrez eta hizkuntza askotan grabatu dituzten mezuak emango dituzte. “Eskubide berberak danontzako, pribilegioak inorentzako ez”, “El respeto no entiende de sexos, ni de razas, ni de colores ni de religiones. Denaren
gainetik: Errespetua” edo “Igualtat de drets per a tothom, privilegis per a ningú” esaldiak entzun ahalko dira.