Alkateak azaldu du eguraldiak lagundu duela: “Kontzertuetara publiko handia hurbildu da, baita Ubixeta Dantza Taldeak eta Laudioko San Roke Musika Elkarteak elkarrekin egindako emanaldira ere. Zekorketetara eta bigantxa-jokoetara ere jende kopuru handia gerturatu da, eta badirudi herritarrek gozatu egin dutela. Halaber, berbenek jende asko jarri dute dantzan, eta hori zoragarria da.”
San Pedrok azpimarratu du ere ez dela eraso sexistarik salatu, eta Gurutze Gorriaren arreta
postuan ez dela kasu larririk artatu.