Orozkoko Film Laburren Lehiaketaren bigarren edizioan parte hartzeko epea ireki du Supelaur elkarteak. Urriaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea. 1 eta 7 minutu arteko iraupena izan beharko dute bideoek. Gaia librea izango da, baina filmak euskaraz grabatuak egon beharko dira nahitaez. Aurretik lehiaketetara aurkeztu gabeak izan beharko dira baita eta Creative Commons lizentziapean zabaldu beharko dira.
Hemen kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarriak eta aurkezteko modua.
Lanen proiekzioa azaroaren 3an
Azaroaren 3an proiektatuko dira aurkeztutako lan guztiak. Lau sari egongo dira: Lehena (300 eurokoa), bigarrena (150 eurokoa), hirugarrena (100 eurokoa) eta publikoarena. Hiru kidek osatuko dute epaimahaia: Patxo Telleria aktore eta zinema zuzendariak, Supelaur elkarteko kide batek eta Orozkoko udaletxeko kultura saileko ordezkari batek.
Iaz egin zen lehiaketaren lehen edizioa, eta honako lan hauek aurkeztu ziren: