2011n hasi zen Goiendegiko gatazka, herritar batek bidea hesitu zuenean eta udalari proposatu zionean lekuz aldatzea iturria.
Epaitegira ez jotzeko, tokiko erakundeak onartu zuen pertsona horren proposamena eta jabego publikoko desafektazio prozesua onartu zuen. Udalaren asmoa zen iturria beste leku batean jartzea, irisgarritasuna bermatuta.
Alde batetik, Arartekok uste du udalak ez duela argudiatu txosten teknikoekin zergatik den hori aldaketa egokia eta interes publikokoa.
Bestalde, prozesua gauzatzeko jabego trukea egin beharko litzateke kokapen berriak erabiltzeko, eta iturria eta bidea publikoa izanik, Arartekoarentzat ez luke zentzu askorik izango publikoa zen lursaila beste ondasun publiko batengatik ordezkatzea.