Bizkaibusek hobekuntzak egin ditu Orozkoko zerbitzuan

Erredakzioa 2017ko ira. 14a, 05:49
Bizkaibusen autobusen irudi bat.

Udalak bi urtez eskatu ostean, zenbait aldaketa egin du garraio enpresak.

Hasteko, 7:00etako lineak, hau da, Orozko-Laudio-Orozko, bere ibilbidea aldatu eta Areta zeharkatuko du Laudioko saihesbidea hartu beharrean. Horrela bat egingo du Renfeko trenen ordutegiekin.

Gainera, Ibarra auzoko erabiltzaileek ospitalera joateko zerbitzu zuzena izango dute. 7:45ean irtengo da bertatik. Hori ez ezik, batxilergoko ikasleek ere zerbitzu hori baliatu dezakete Laudio Institutura joateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide