Jose Arrueren koadroa antzeztuta grabatu dute "Zerumugan" dokumentala

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko ira. 25a, 11:29

Jose Arrueren  "erromeria" margolanaren antzezpena egin zuten larunbatean Orozkon.Urriaren 8an jarraituko dute "Zerugumugan" dokumentalaren grabaketa Berazako ermitan.  

Koadroa pertsonekin irudikatzea helburu lagun mordoa bildu zen egun osoko grabaketan.  Euskal Herriko ohituretan oinarrituta dago dokumentala; eta pilotak, edota erromeriek izandako eragina aztertuko du, besteak beste. 

 
Anton Lazkano da proiektuko zuzendaria, eta azaldu duenez, ez da Orozkori buruzko ikus- entzunezkoa izango: usadioetatik abiatuta errito unibertsalak izango ditu hizpide: erromeriak, artzainen bakardadea zein etxekoandreek egindako lana kasu.
 
Arratsaldera arte luzatu zen auzolana, baina egunari aurre egiteko txosna egokitu zuten zelaian, jai giroari eta nork bere funtzioei bide emanez. Deialdiari jarraiki hala Orozkoko nola inguruetako jende ugarik hartu zuen parte.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide