Anbulatorio berria egiteko obrak esleitu berri ditu Orozkoko Udalak. Proyecon Galicia enpresa arduratuko da lanak egiteaz, 579.037,02 euroren truke (BEZa gabe). Hamaika enpresa aurkeztu ziren lehiaketa publikora. Obrak urte amaieran hastea aurreikusi dute, eta espero dute 2018ko azken hilabeteetarako edo 2019ko lehenengoetarako amaitzea.
Galdakaoko OSI arkitektura estudioak osatu zuen espazio berriaren proiektua, gaur egungo anbulatorioko langileekin eta udaleko aparejadorearekin elkarlanean. Hegoaldeko lursail batean eraikiko dute.
Hauek dira proiektuaren planoak:

