Trafiko-istripua egon da gaur goizean Orozkoko BI-2522 errepidean. 9:45ak aldera gertatu da ezbeharra, Gasteizko norabidean zioan auto bat errepidetik atera denean. Zauritua egon da eta Galdakaoko ospitalera eraman dute artatzera.
Trafikoa berrezarrita dago dagoeneko.