“Euskara, Mariren hizkuntza” dokumentala plazaratu dute Nora Latatu, Ixone Collado eta Joseba Urrutyk. Hiru euskaraduni eginiko elkarrizketekin osatua dago filma: Jose Angel Aramendi orozkoarra, Aneguria rap abeslari bilbotarra eta Luca Ricci italiarra. Wakaya proiektuarentzako grabatu dute bideoa, hizkuntzen desagertzearen problematika jendarteratzeko helburuarekin.