Orozkoko Film Laburren Lehiaketak baditu irabazleak. J. Larrea Cuek, María Matesanzek eta Jorge Ibáñezek lortu zuten lehen postua, “Norbait” pelikularekin. Luisan García eta Luis Santosen “Koloretako txoriak” lanak eskuratu zuen bigarren saria, eta Alex Telloren “Logelan” filmak, aldiz, hirugarrena.
Supelaur kultur elkarteak antolatu du lehiaketa, Orozkoko Udalaren laguntzarekin. Azaroaren 3an egin zen sari banaketa, Donibane aretoan.