Istripua jazo da gaur eguerdian Orozkon. AP68 errepidean gertatu da ezbeharra, auto bat bidetik atera denean. Gidaria zauritu egin da, baina poliziak adierazi du lesio arinak dituela eta ez dela istripu larria izan.
Trafikoan ez du aparteko eraginik izan gertatutakoak, errepidetik kanpo geratu baita autoa.