Ibarrako etxebizitza hutsei ez zaie errekargurik ezarriko

Erredakzioa 2017ko aza. 14a, 07:00

Ibarra auzoa, artxibo irudi batean. / Wikipedia

Ordenantza fiskaletan hainbat moldaketa egin ditu Orozkoko Udalak datorren urteari begira. 

2018an hainbat ordenantza fiskal moldatzea erabaki du Orozkoko Udalak. KPIaren (Kontsumo Prezio Indizea) araberako igoera ezarriko du (aurten % 1,8koa izango da). Hala ere, Donibane Aretoko zinema eskaintzaren prezioari ez zaio igoera hori aplikatuko. 50 zentimo garestituko da sarrera, espazioa eta zerbitzua hobetu dela argudiatuta.

Etxebizitza hutsen gaineko errekargua
Moldaketa bat egin da baita ere Ondasun Higiezeinen Gaineko zergan, zehazteko Ibarra auzoko etxebizitza hutsei ez zaiela errekargua aplikatuko. Iaz hasi ziren herriko etxebizitza hutsei zerga hori aplikatzen, baina auzoak ordaintzetik salbuetsita geratu ziren, “erdigunean dauden zerbitzua eta baliabideak ez dituztelako”. Hala azaldu du Josu Sanpedro alkateak. “Ibarra auzoa hirigunean dago ofizialki, baina ez ditu zerbitzu eta baliabide horiek. Horregatik erabaki da bertako etxebizitzei ere errekargua ez aplikatzea”.

Euskara ikastea sustatzeko hobariak
Hortaz gain, ordenantzetan zehaztu da euskara ikasteagatik % 75ko hobaria lan merkatuan dauden langabetuei soilik aplikatuko zaiela, ikasleei %50koa ezartzen zaielako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide