Nerbioi Ibaizabaleko 25 eta 29 urte bitarteko gazteen % 27a dago emantzipatua. Hori da eskualdeko udalek (Orozko, Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Ugao, Zaratamo eta Zeberio) gazteariari buruz eginiko ikerketaren ondorioetako bat. 500 lagunek internet bidez betetako galdetegiak baliatu dituzte azterketa egiteko. 14 talde-eztabaida egin dituzte baita, zeintzuetan 100 gaztek parte hartu duten.
Emantzipazioa ez da jorratu duten gai bakarra, beste hainbat alorren gaineko ondorioak ere atera dituzte. Hemen ikusi daitezke denak.