Orozkoko azaroko udalbatza ospatu zen asteartean. Adostasuna izan zen nagusi ohiko osoko bilkuran, aho batez onartu ziren eguneko gai ordenean proposatutako puntu guztiak.
Besteak beste, BI-4512 errepideko tarte baten titulartasuna Orozkoko Udalaren eskuetara aldatzea eskatu zitzaion Bizkaiko Foru Aldundiari. Udalak bere gain hartuko lituzke errepidearen konponketa lanak Aldundiak egindako diru inbertsioarekin. Obren aurrekontua 82.000 eurotakoa izango da.
Halaber, azaroaren 25eko emakumeen indarkeriaren kontrako deklarazio instituzionala onartu zen.