Auzolanean murgilduta egon da Orozkoko Jentilzulo kulturgunea azken asteetan. Udako ekimenen ostean, ostiralean emango diote hasiera ikasturte berriari.
Nobedadez josia zabalduko ditu ateak Jentilzulok. Ostiralean luntx batekin abiatuko dute asteburua eta jarraian Hilean Bariku Bat eta Dantzetan Jarrai taldeek girotuko dute gaua oholtza gainetik.
Larunbat arratsaldean helduko diote egitarauari berriz. 18:30ean Zumbathoia antolatu dute Maialen Labandibaren eskutik. 20:30ean, aldiz, jam session batekin emango diote bukaera egitarauari.
"Kulturaren arnasgune"
2015eko urtarrilean jaio zen Orozkoko Jentilzulo kulturgunea Orozkoko Gazte Asanbladaren ahaleginetatik. Geroztik, kultur eta aisialdi eskaintza berri eta alternatiboa sortzea eta garatzea izan da espazioaren helburu nagusia. Orotariko ekintzak antolatu dira bertan: musika emanaldiak, herriko gazteenentzako udalekuak, trebakuntza saioak...
Orain, herriko kultura erreferente bilakatu nahi da Jentilzulo gazte eta ez hain gazteen artean.
Bazkidetza kanpaina abiatu zuten urte hasieran: