Ostiralean suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten Orozkoko baserri batean, sute bat itzaltzeko. Antza, istripua jazo zen elektrizitate instalazioak arazoa izan zuelako. Zehazki, zirkuitulaburra gertatu zen kontsumo handiko lanparak zituelako norbaitek 700 marihuana landare hazteko.
Gertakariaren ondorioz, Ertzaintzak abiatu du ikerketa argitzeko 38 urteko gizonezko batek landareekin duen harremana.
Printzipioz, poliziak osasun publikoaren kontrako delitua egotzi dio, eta ikerketa bukatu bezain laster epaitegira bidaliko dituzte emaitzak. Akusatua ez dute atxilotu, momentuz.