"Rock & roses" argazki erakusketa: emakumeak eta rocka klik batean

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko abe. 8a, 15:55

Unai Endemañoren "Rock & roses" argazki erakusketa egongo da Orozkoko museoan abenduaren 17ra arte. Emakumeek rock estiloan egindako ekarpena ikustaraztea da helburua.  

"Popean andrazko ugari egon arren, rockaren eta heavyaren industriak leku gutxi utzi die emakumeen sormen potentzialari", adierazi du bildumaren aurkezpenean egileak.

30 argazkik osatzen dute sorta: "Oztopoak daudela ohartzea da horiek gainditzeko lehen urratsa. Pentsatzera gonbidatu nahi zaituztet, rocka berdintasuna aldarrikatzeko espazio izatea galarazten duten oztopoak non dauden identifikatzera". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide