Abenduaren 16an, larunbata, ospatuko dute Orozkon Santa Luzia Azoka. 10:00etan zabalduko dituzte euren postuak nekazari eta abeltzainek azokari hasiera emateko.
Azokarekin batera Terreña arrazako behien Euskal Herriko txapelketaren XI. edizioa egingo da. Horren barruan 10:30ean Terreña behien erakusketa eta salmenta abiatuko da, bai eta behien lehiaketa ere.
12:00etatik aurrera Terreña haragia dastatzeko aukera egongo da. Lehiaketari 13:00etan emango diote amaiera sari banaketarekin batera.
Abenduaren 15ean 18:00etan, Terreña arrazako behien inguruko hitzaldia antolatuko dute. Ganguren proiektuko kideak arituko dira hitzaldia ematen eta bertan behi klase horren garrantzia azpimarratuko dute.