Orozkoko Gazte Asanbladak azaldu duenez, larunbatean herriko emakume batek jazarpen sexuala jasan zuen: "Gure herrikidea etxera zihoala norbaitek jarraitu zuen atzetik. Korrika hasi zen; besotik heldu zuen erasotzaileak orduan. Emakumearen oihuek esnatu zituzten auzokideak. Bidetik kotxe bat igaro zen, eta erasotzailealk alde egin zuen". Erasotuak salaketa jarri zuen atzo Ertzain Etxean Aiaraldea.eus-ek jaso zuen moduan.
Orozkoko Gazte Asanbladak irakurketa plazaratu du gertakariaren harira. "Orozkoko gazteok gogor salatu nahi ditugu horrelako erasoak". Azpimarratu dutenez, horrelako gertaerak ez dira isolatuak ezta egun bakarrekoak ere. Hori dela eta, salatzeko deia zabaldu dute, baita Matxintxu emakuem elkartearen mobilizazioan parte hartzekoa ere.
Orozkoko Udalak ere prentsa oharra atera du. "Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten ditu mota honetako erasoak, gure herrian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da", adierazi dute. Udaletik babesa eta elkartasuna helarazi dizkiote erasotuari; arreta zerbitzua eta beharrezko laguntza eskaintzearekin batera. Ildo beretik, mobilizaziora bertaratzeko gonbita luzatu diete herritar guztiei.