Udal Euskaldunen Mankomunitatea Euskal Herri osoko udalerri euskaldunak batzen dituen erakunde publikoa da. Duela 26 urte sortu zen erakunde publikoak, euskararen ezagutza biztanleen %70 gainditzen duten udalerriak hartzen ditu bere baitan.
UEMAk, abenduaren 16an Ikaztegietan ospatutako Batzar Nagusian, Orozkok mankomunitatera sartzeko eskaerari baiezkoa eman zion. Mankomunitateko 85. udalerria izango da Orozko.
Euskararen erabilera eta ezagutzaren artean dagoen alde nabarmenak sortzen du kezka Orozkoko Udalean. Euskararen ezagutza %70,92koa da herrian, erabilera datuak, ordea, askoz baxuagoak dira, Arazo horri konponbidea bilatu nahian uztaileko udalbatzan aho batez onartu zen Orozkok UEMAko kide izateko eskaera luzatzea. Gaurdanik eta mankomunitateko kide izateagatik laguntzak jasoko ditu euskararen normalizazioari begira bai eta herritarrak sentzibilzatze aldera.