Umeen Gabonetako Parkera irteera antolatuko du Orozkoko Gazte Asanbladak datorren urtarrilaren 2rako. Autobusez abiatuko dira Barakaldoko BEC aretoan dagoen jolas-parke erraldoira.
8 eta 12 urte bitarteko umeek parte hartu ahalko dute irteeran. Autobusa 10:00etan abiatuko da Orozkotik eta 18:00etan egingo du itzulera bidaia.
Izen emate epa zabalik dago. Apuntatzeko bi modu daude: infoinduma@yahoo.es helbidera korreoa bidaliz edo 946339945 telefonora dei eginez. Txangoak 12 euroko kostua izango du orotara.