Orozko Udalak jakinarazi duenez, eskaintzan aldaketak egin ditu. Donibane Aretoan proiektatzen dira filmak egun. Orain arte 3 eta 4 euro balio zuten haurren zein helduen sarrerek, hurrenez hurren. Urte berriarekin batera, ordea, txartelen prezioa igo dute, 50 zentimo zehazki.
Bonoak
Dena den, prezioa ez da izango berrikuntza bakarra. Izan ere, 4 film ikusteko bonoak jarriko dituzte salgai. Haurren bonoak 12 euro balioko dute, eta helduenak 16€. Udalak azpimarratu duenez, denboraldi osoko iraupena izango dute: "Pertsonalak izango dira, eta besterenezinak".
Urtarrileko emanaldiak
Igandero egoten da zinema Orozkon. Ohi bezala, lehen saioa umeentzat izango da, eta bigarrena helduentzat. Hauek izango dira urtarrileko emanaldiak:
- Urtarrilak 7, 16:30ean: "Se armó el Belén"
- Urtarrilak 7, 19:00etan: "Wonder"
- Urtarrilak 14, 16:30ean: "Sagu eta Pagu"
- Urtarrilak 14, 19:00etan: "Perfectos desconocidos"
- Urtarrilak 21, 16:30ean: "Coco"
- Urtarrilak 21, 19:00etan: "El gran showman"
- Urtarrilak 28, 16:30ean: "La panda de la selva" (euskaraz)
- Urtarrilak 28, 19:00etan: "Que baje Dios y lo vea"
Haurren filmeen spotak