Hurrengo astelehenean aurkeztuko du talde berria Euskadi Fundazioak eta zuzenean ikusteko aukera emango dute streaming bidez.
Aurten profesionalekin egongo da Gotzon Martin. Orozkoarra 1996an jaio zen eta fundazioak goraipatu du 2016an Lehendakari Torneoa irabazi zuela eta iazko denboraldian garaipen bat eta hainbat postu on eskuratu zituela. Aldi berean, erregulartasun handiko kirolaria dela azpimarratu dute.
Gotzonek bere 4. urtea emango du Euskadi Fundazioan. 2016an elkarrizketa egin zuen aiaraldea.eus-eneta aurreratu zuen aukera guztiak baliatuko zituela profesionala izateko, profitatuta mendatetan eta sprintean ondo moldatzen dela.