Edurtza, edurtzia
Elurtza, elurte.
Edurtza ederra bota dau gaur goxan.
Edurtzia dao mendietatik kostaraino.
Edur-luma, edur-lumia
Edur-mataza, elur-maluta… Edur-luma
lodi-lodik bota daitu eta atoan zuritu dau.
Edur, edurre
edurra, elurra
Saldra, saldrea
Edur erdi urtuak bideetan-eta sortzen dauan salda erdi likido erdi solidoa.
Urtuten hasi de, eta saldrea baino besterik ez dago Zubiaurreko plazan.
Zapa-zapa
Mara-mara. Edurra ugari egitearen onomatopeia.
Poila, poilea (ahoskatu Polla, pollea) (Hau badator Orotariko Hiztegian baina ezin dut linka sartu)
Edur-bolea, edurragaz olgetan danean alkarreri botetan jakona.
Pollaka ibili dire eskola-umiak.
Polla batek jo nau buruin.
Edur-pollakaz eskuik hotz-hotzik parau nez.
Zuritu edo loditu
Edurrak geruza bat egitea.
Mendi puntetan baino ez dau edurre zuritu.
Hamar minituin zuritu dau edurre.
Edurre ein dau baie ez dau loditu.